Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZUHAITZ MOZKETAK

Landa-ingurunean egin beharreko zuhaitz-mozketak dira.

Baimena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Lanak hasi aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak emandako baimena aurkeztu beharko da.
  • Zuhaitz-mozketek ezingo dute ur-ibilgurik aldatu edo lurzoruan ezegonkortasunik sortu.
  • Zuhaitz-mozketatik edo inausketatik ateratako materiala garraiatu bitartean errepide ondoan utzi behar bada, errepidearen berdinketako kanpoaldeko lerrotik gutxienez 3 metrora utzi beharko da.
  • Zuhaitzak moztu eta jasotzeko lanek bide publikoetan eraginik izan ez dezaten, baimena eman baino lehen zuten kalitate berbera izan beharko dute lanak amaitu eta gero ere eta txukun eta garbi laga beharko dira.
  • Baimena eskatzen duenak fidantza bat ordaindu beharko du bide publikoetan eragin litzakeen kalteengatik. Fidantzaren zenbatekoa, aterako den egur kopuruaren eta erabiliko den bide publikoaren zenbatekoaren arabera zehaztuko da, Udal Jabetzapeko edo Administraziopeko Bideen Aprobetxamendu Berezia Arautzeko Ordenantzarekin bat etorriz.
  • Ezingo da hondakinik erre Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak horretarako emandako baimenik gabe eta beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartu gabe.
  • Behin lanak amaituta fidantza itzuliko da Udaleko Zerbitzu Teknikoek ALDEKO txostena egin ondoren.


Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz