ZARAUZKO EGOERA SOZIOLINGUISTIKOA
2006ko ERROLDAKO DATUAK ETA 2011KO KALE-ERABILERAREN NEURKETA
IV Mapa Soziolinguistikoa 2006ko Erroldako datuetan oinarritu zen Euskal Erkidego Autonomoko euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzeko.
Hemen Zarautzi dagozkion datuak azalduko ditugu, iturri bera erabilita. Hizkuntza gaitasuna eta bere bilakaera, hizkuntza transmisioa (ama-hizkuntza), hizkuntza bilakaera eta etxeko erabilera azalduko ditugu.
Kale erabilera neurketaren datuak 2011 urteari dagozkionak dira, Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketaren araberakoak.