Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZANGAK IREKI EDO KANALIZAZIOAK EGITEA

Zerbitzuak (argindarra, gasa, telefonoa, telezabalkuntza, e.a) instalatzeko bide publikoan edo eremu pribatuetan egin beharreko irekitzeak dira.

Baimena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Etorkizunean Udal zerbitzuentzako oztopo izan litezkeen baimendutako kanalizazioak baimenaren tirtularraren kontura moldatuko dira.
  • Birjarriko den zoladurak jarrita dagoenaren kalitate-maila izan beharko du.
  • Obrak egingo diren gunean ibilgailu eta pertsonen joan-etorria segurtatzeko beharrezko diren segurtasun eta seinaleztapen neurriak hartu beharko dira. Gauez, dagozkion argi-seinaleak jarri beharko dira.
  • Etorkizunean urbanizatuko diren eremuetan, gerora izango diren sestrak kontuan izango dira.
  • Trafikoan eragozpenik ez sortzearren, obrak ahalik eta eperik motzenean egingo dira.
  • Obrak hasi baino lehen, eskatzailea Udal Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jarriko da obretako plana egiteko eta trafikoa bideratzeko alternatiba aztertzeko.


Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz