Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

WEB ORRIAK EUSKARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK 2019

Web orriak euskaraz jartzearren diru-laguntzak emateko

2019ko deialdia


Zarauzko Udalak web orriak euskaraz jartzeko ematen dituen diru-laguntzak bideratzea da deialdi honen helburua. Laguntza hauekin euskararen erabilera soziala sustatu eta hedatu nahi da, eta horrenbestez, bere normalizatzea bideratu.

Pertsona edo entitate onuradunek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Zarautzen izatea helbide fiskala.
     
  • Edukiak oso-osorik euskaraz izango dira gutxienik. Honek ez du eragozten beste hizkuntzaren batean ere izatea. Hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna ezinbestekoak dira.
     
  • Web gunea elikatzea: bisita kopurua neurtzea, eguneratzea eta kalitatezkoa zein erabilgarria izatea.
     
  • Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, eskatzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du. Udalak behin bakarrik emango du web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntza. Diru-laguntza eskatzaileak konpromisoa hartuko du web guneak hala izaten jarraituko duela. 

Diru-laguntza eskaerak egiteko epea 2019ko maiatzaren 27an bukatuko da.

Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke.

 Informazio gehiago: euskaraz@zarautz.eus

    Erantsitako fitxategiak:
 
Deialdia PDF [226Kbs.]

Eskabidea PDF [113Kbs.]

Zinpeko aitorpena PDF [100Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz