Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

UR-HARGUNEA

Udal-saretik ura hartzeko baimena eskatzea da.

Baimena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Udal-sarean egin beharreko txertaketa-lanak Udaleko langileek bakarrik burutuko dituzte.
  • Txertaketa eta hargune-eskubideak ordaindu beharko ditu eskatzaileak.
  • Urte beterako 300 euroko abala jarri behar du eskatzaileak
  • Eragindako gunean birjarriko den zoladurak jarrita dagoenaren kalitate-maila izan beharko du.
  • Eragindako gunea seinaleztatu egin behar da.
  • Udaleko ur-zerbitzuek homologatutako ur-kontagailua instalatuko da. Kontagailuaren ondoan ur-hornidurako sarea uraren balizko itzuleratik babesteko beharrezko diren elemetuak jarriko dira. Erregistroko giltzatik aurrerako hargunea eskatzaileak berak egin beharko du.
  • Hargunea 10 atmosferako lan presioa onartzen duen polietilenozko hodien bidez egingo da eta giltzak brontzezkoak izango dira.
  • Egin beharreko lanak Udaleko ur-zerbitzuek gainbegiratuko dituzte.
  • Obrak hasi baino lehen, eskatzailea Udal Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jarriko da obretako plana egiteko eta trafikoa bideratzeko alternatiba aztertzeko.


Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz