Zabalkuntza honek Hiribuseko zerbitzu integralaren berrantolaketa ekarri du; aldaketak urtarrilaren 7tik aurrera sartuko dira indarrean
Aldaketa nagusienak ondokoak dira: 1 lineak egunero eskainiko du zerbitzua, hau da, astelehenetik igandera, jai egunak barne, urte guztian zehar. 2 lineak astelehenetik ostiralera bakarrik funtzionatuko du. 3 lineak ohiko zerbitzua mantenduko du, astelehenetik ostiralera.
Berrikuntza bezala, linea mistoa izango da asteburu eta jai egunetako zerbitzuan, bigarren autobus batekin errefortzua emango duena, 2 linearen antzeko ibilbidearekin.
Geltoki eta ordutegien informazio zehatza Hiribusaren web orrian eskuragarri:
www.zarauzkohiribusa.org