Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SANEAMENDU-HARGUNEA

Udal saneamendu-sarearekiko konexioa egiteko baimena eskatzea da.

Baimena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Saneamendu-hargunea banatzailea izango da eta krokadura-puntuak Udaleko Zerbitzu Teknikoek tokian bertan adierazitakoak izango dira.
  • Eraikuntza-lerro finetik kanpoko hodi guztiek gomazko estankotasun-juntura eta 30 zentimetroko diametroa izango dute.
  • Fatxadako lerro finaren irteeran aluminiozko tapa hermetikodun kutxetak jarriko dira.
  • Harguneen maldak ez dira %1 baino txikiagoak izango.
  • Kolektore nagusiaren kutxetarekiko lotura-gunean, hargune-hodiko giltzarriaren maila ez da saneamendu-kolektoreko giltzarriaren mailaren azpitik egongo.
  • Hodiak iragazgaitzak izango dira eta behar bezala babestuta egongo dira trafikoak eragindako guneetan.
  • Lerrokaduraren norabide aldaketa guztietan eta trafikoak eragindako guneetan, hodiaren plantan nahiz sestran, kutxetak jarriko dira.
  • Harguneak egin ondoren, bertako zoladuran eta instalazio publikoetan eragindako balizko kalteek ondo konponduta eta errematatuta geratu beharko dute eta obrek eragindako bide publikoak garbitu egin beharko dira.
  • Egin beharreko lanak Udaleko Zerbitzu Teknikoek ikuskatu eta gainbegiratuko dituzte eta euren aurrean egin beharko dira dagozkien estankotasun-probak.
  • Udalean hargune-tasak ordaindu beharko ditu eskatzaileak.
  • Urte beterako 300 euroko abala jarri behar da.
  • Obrak hasi baino lehen, eskatzailea Udal Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jarriko da obretako plana egiteko eta trafikoa bideratzeko alternatiba aztertzeko


Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz