Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

PROPANO BILTEGIAK ETA HAUEN BERRIKUSKETAK

A) Propano-biltegiak, propano-biltegi indibidual berriak jartzeko instalazioak dira.

Proiektuak indarrean dagoen arautegia bete beharko du. Arautegi hau jarduera exentuen eskuliburuan aurkituko duzu.

Baimena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Instalazioak lurzoruko, florako, faunako eta paisaiako intereseko natur-elementuen babesa eta kontserbazioa errespetatu eta bermatu beharko ditu eta instalatuko den inguruneko oreka ekologikoan, ingurumen-orekan eta oreka orokorrean ez du funtsezko aldaketarik sortuko.
  • Aireberritzea eta ke eta gasen hustuketa auzokoei usain, zarata eta bibrazio eragozpenik sortu gabe burutuko da, beti ere ekainaren 11ko 171/1.985 Dekretuak (EHAA 134zk. 85-6-29) xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Hauts balioaniztun lehorra eta 13A 21B-ko eraginkortasuna duten 2 su-itzalgailu izan beharko ditu.
  • Biltegiaren inguruan zuhaixkak landatuko dira, instalazioak paisaian inpakturik sor ez dezan.
  • Obrak amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Industria-ordezkaritzak ikus-onetsitako instalazioa martxan ipintzearen ziurtagiria aurkeztuko da.


B) Berrikusketak,
aurrez instalatutako gas-biltegietan arau teknikoek hala aginduta burutu beharreko berrikusketak egiteko obrak dira.

Baimena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Ezingo da sare orokorreko urik erabili horretarako udal baimenik izan ezean.
  • Eragindako guneetan, dagozkion garbiketa eta konponketa lanak egin beharko dira.
  • Obrak edo probak egin ondoren, instalazioaren egokitasuna egiaztatzen duen Eusko Jaurlaritzako Industria-ordezkaritzak emandako ziurtagiria aurkeztuko da.


Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz