Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

MANDABIDEA 3AN BI LOKAL ETA BI GARAJE PLAZA ENKANTE BIDEZ BESTERENTZEKO KLAUSULA EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOEN AGIRIA ONARTZEA

Zarauzko Udalak erabaki du 2019ko apirilaren 5eko Alkatetza Dekretuaren bitartez (400 zk.), lau higiezinen sorta bat saltzeko (Mandabidea 3ko “Hondartza” eraikinean lokal bat eta bi garaje plaza, eta Lizardi 9 ondoan lokal bat) enkante bidez esleitu eta saltzeko prozedura arautuko duten Klausula Ekonomiko-administratiboen Agiria onartzea. Lokalen azalera da 37,69 m2 eta 35,66 m2. Aparkalekuen azalera berriz, 13 m2 eta 13,90 m2 da. Bi aparkalekuek, eranskin moduan, trasteleku bana dute, hauek azalera dute 8,99 m2 batak eta 11,58 m2 besteak.

300.000,00 eurokoa izango lizitazioaren gutxieneko edo irteerako prezioa (ondare-eskualdaketen gaineko zerga sartu gabe).

Eskaintzak adierazitako lekuan eta ordutegian aurkeztuko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera iragarkia bidaltzen den egunetik kontatzen hasi eta HOGEI (20) EGUN NATURALEKO epean, eta ordu muga honekin: epe horren azken eguneko 14:00ak.

Epe horretan zehar higiezinei buruzko ahalik eta informazio gehien emango zaie interesdunei: tasazioa, egoera eta abar. Era berean, lokalen eta garajeen egoera zein den bertatik bertara ikusi nahi duten lizitatzaileek harremanetan jarri beharko dute ZARAUTZ LUR SA sozietate publikoaren bulegoarekin (Salegi kalea 14; Tel. 943 005129; zarautz-lur@zarautz.eus), bisita hori egiteko eguna eta ordua zehazteko.

Kontratazio-organoaren kontratatzailearen profilean ere argitaratuko da lizitazioa, eta web-orri edo atari honetan ikusi ahal izango da: www.zarautz.eus

Kontratazio honen agiriak eta dokumentu osagarriak ere web-orrian ikus daitezke: www.zarautz.eus


Deialdiaren argitalpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:

GAO, 72. zenbakia, 2019ko apirilaren 15a, astelehena

 

    Erantsitako fitxategiak:
 
Klausula ekonomiko-administratiboen agiria PDF [294Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz