Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

LAN-METODOA

Udal Euskaltegietan erabiltzen diren metodoak, nola ez, ikerketa eta esperimentazio serioetan oinarrituta daude. Beste erakunde, estamendu eta gabinete espezializatu batzuen artean, HABE oso garrantzizkoa da, erakunde instituzional horren gidaritzapean ari baikara Udal Euskaltegiok.


Bat
Metodo pertsonalizatuari esker, ikasle bakoitza nor bakar eta bereizitua da lan-taldearen barruan. Horrela, erraz jakingo dugu bere maila eta gaitasunaren berri, nola bultzatu eta nondik nora jo erakutsi ahal izateko.

Bi
Gure metodoa irekia eta malgua ere bada. Metodo irekia eta malgua esateak hauxe adierazi nahi du: gure programa aise molda dezakegula Euskaltegira datozen talde eta pertsonen beharretara, neurrira egindako jazkiaren antzera.

Hiru
Bestetik, gure lan-metodoa, zalantzarik gabe, eragingarritasun eta kalitate-irizpideetan oinarritua dago. Beste hitz batzuetan esanda, oso kontutan hartzen dugu ikasle eta talde bakoitzaren helburu zehatz eta berezitua, talde edo pertsona horien inplikazioa areagotu eta ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko.

Lau
Gipuzkoako Udal Euskaltegien arteko lotura estuari esker, irakasleok elkarrekin aztertu eta konpon ditzakegu metodologia aldetik izan genitzakeen gorabehera eta ñabardura kontuak, behin eta berriz aipatzen ari garen eragingarritasun eta kalitatean aurrera egiteko.




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz