Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

EUSKARA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK 2019

 

EUSKARAREN ARLOAN LAN EGITEN DUTEN KULTUR EDO GIZARTE ELKARTEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK 2019

 

Diru-laguntza hauen helburua da euskararen arloan lan egiten duten elkarteei beren jardunean laguntzea da. Euskara erabiltzeko motibazioa lantzeko, ikerketa lanak egiteko, ezagutza eta erabilera sustatzeko ekimenak burutzeko laguntza ematea hain zuzuen ere...


Diru-laguntza norgehiagoka-erregimenez arautuko da, eta Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuaren programen helburuekin bat egiten duten proiektuak sarituko ditu, bereziki esparru hauekin lotutakoak:

  • Motibazioa sustatzeko antolatutako jarduerak eta programak
    Euskararen aldeko motibazioa helburu duten jarduerak eta programak.

  • Euskararen ezagutza sustatzeko antolatutako jarduerak:
    “Euskara” gai nagusi gisa dutenak: horien artean sartuko dira euskararen egoera jakinarazten duten jarduerak; euskara berreskuratzeko hitzaldiak, ikastaroak, plangintzari buruzko ekintzak, etab.

  • Euskararen erabilera sustatzea helburu duten jarduerak eta programak

    Atal horretan bereiziko dira:

    • Euskararen erabileraren kantitatea azpimarratzen dutenak: jarduera bera euskaraz izatea, jarduerek berek euskara mintzatua eta idatzia sustatzea...
    • Euskararen kalitatea bultzatzen dutenak: maila jasoko euskara, hizkuntza teknikoa, etab. sustatzeko.

  • Zarautzekin eta Euskararekin lotuta dauden proiektuak
    Zarautzekin eta euskararekin lotutako programak. Kultura- edo gizarte-elkarte eskatzaileek zuzenean egiten ez dituzten programak eta jarduerak espresuki diru-laguntzen emakidatik kanpo utziko dira.

  • Diru-laguntzak eskatzeko epea  2019ko ekainaren 3an bukatuko da.
  • Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke aurre edo modu telematikoan.
  • Informazio gehiago euskaraz@zarautz.eus

 

    Erantsitako fitxategiak:
 
Deialdia 2019 PDF [216Kbs.]

Eskabidea PDF [328Kbs.]

Zinpeko aitorpena PDF [76Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz