
http://www.azti.es/kostasys/
Zarautzen instalaturiko KOSTASystem sistemak gure itsasertzeko irudiak denbora errealean bistaratzea ahalbidetzen du.
Zarauzko Udalak finantzatutako proiektua da, Azti tecnaliarekin elkarlanean bideratua.
Irudi hauekin datu base bat osatzen da gainera, eta fotogrametriaren teknika bidez, gorderiko informazioa erreferentziatzen da, hondartzaren bilakaera morfologikoaren segimendua egiteko aukera emanez. Informazio honek, itsas klimaren ezaugarriekin batera, gune horretako kostaren dinamikaren ezagutza handituko du. Beste zenbait aplikazioren artean, hauek monitorizatuko dira: itsasbazterraren jokabidea, harea-bankuen mugimenduak, itzulera-korronteen kokapena edo dunaren bilakaera.

WebCam Gipuzkoako Foru Aldundia