Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

KOKAPENA ETA HISTORIA

Urteen joan-etorriarekin hazi eta garaian garaiko kirol joeretara egokitu den hauspoa. Horrelaxe defini dezakegu Zarauzko udal kiroldegia. Araba kalea 20an dago, Zarauzko gune geografikoan. 1981ean jaio zen instalazio hau ordutik hazi eta garatu baino ez da egin.

1981ko ekainean inauguratu zen Zarauzko udal kiroldegiaren lehen fasea. Lehen fase hartan egindako eraikinean gaur egun dugun 25 x 12,5 m-ko igerilekua eta erabilera anitzetako pista daude. Obra gutxi gorabehera 300 milioi pezeta kostatu zen eta Gipuzkoan eraikitako hirugarrena izan zen, aurretik egin baitzituzten Tolosa eta Bidebietakoa.

Garai hartan Zarautzek 13.500 biztanle zituen eta ez zegoen estalitako kirol instalaziorik. Ramon Corus-ek diseinatutako proiektuak, alde batetik, orduan zeuden kirol beharrei erantzun zien. Batzuek oraindik ere gogoan dituzte Munoan jokatzen ziren eskubaloi partidak.

Eta bestetik, udalerriari kontzertuak, antzezlanak eta bestelako kultur ekitaldiak egiteko estalitako espazioa eskaini zion.

1991ko maiatzean udal kiroldegia eraikitzeko bigarren fasea amaitu zuten: Aritzbatalde pilotalekua.

Obra 260 milioi pezeta kostatu zen eta horri esker kiroldegiko bazkideen eskura zeuden zerbitzuak areagotu egin ziren. 1.300 lagun sartzen diren pilotaleku laburraz gain, bi squash, arraunerako ur-hobia, aldagelak, rokodromoa, fitnes gela eta sauna eta hidromasajeko gela eraiki ziren.

Honelakoxea da udal kiroldegia 2004ko abuztuan. Baina epe laburrean itxura hori aldatu, garatu eta egokitu egingo da. Beti ere, unean uneko kirol behar eta joeren arabera aldatuko ere.

2004ko irailean hasiko dugu udal kiroldegia handitzeko hirugarren fasea. Handitze honekin oro har kirolarien beharrei erantzun nahi zaie, hau da, federatu gabeko kirolarien beharrei. Horretarako igerileku gehiago egingo dira, ariketa kardiobaskularrak egiteko azalera zabalduko da, erabilera anitzeko gelak ere gehituko dira, era guztietako klaseak emateko eta abar.

Obrak 2007ko urtarrilean amaituko direla aurreikusi da. Orduan kiroldegia prest egongo da etorkizunean Zarauzko hauspo izateko.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz