AURREKOMUNIKAZIOA BEHAR DUTEN JARDUERAK (KOMUNIKATUAK)
3/1998 Legearen II. eranskineko B) ataleko zerrendan azaltzen direnak dira. Idazkera berria 7/2012 Legearen araberakoa da (7/2012 LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa).
Zerrenda ikusi
Jarduera jartzeko obrak egin behar badira, dagokion udal lizentzia izapidetuko da.
Behin jarri eta egokitu ondoren, merkataritzako lokala, establezimendu profesionala edo industriala abian jarri edo hasiko dela komunikatzeko, lehenik aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena egingo da, hau da, dagokion inprimakia bete eta inprimaki horretan (AJ-1 edo AJ-2) adierazitako dokumentuak aurkeztuko dira, ondoren Udalak gainbegira ditzan. Dokumentu horiek akatsik gabe aurkeztutakoan jarduera abian jarri ahalko da. Gerora Udalak jardueraren ikuskapena egin ahalko du.
Aurrekomunikazioa behar duten jarduerak (dokumentazio teknikorik gabe)
Prozedura honen bidez izapidetuko dira bizitegirako hiri-lurzoruan egin beharreko jarduerak eta ondorengo ezaugarriak dituzte:
Ezaugarriak ikusi
Ondorengo inprimakiak aurkeztuko dira:
Interesatuaren erantzukizunpeko adierazpena. AJ-1 inprimakia
Elkargoko kide den teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri teknikoa. ZT-1 inprimakia
Aurrekomunikazioa behar duten jarduerak (dokumentazio teknikoarekin)
Prozedura honen bidez izapidetuko dira aurretiazko komunikazioa (dokumentazio teknikorik gabe) behar duten jardueren ezaugarriak ez dituztenak.
Ondorengo inprimakiak aurkeztuko dira:
Interesatuaren erantzukizunpeko adierazpena. Inprimakia: AJ-2 inprimakia
Elkargoko kide den teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri teknikoa. Inprimakia: ZT-2 inprimakia
JARDUERA LIZENTZIA BEHAR DUTEN JARDUERAK (BAIMENDUAK)
3/1998 Legearen II. eranskineko A) ataleko zerrendan azaltzen direnak dira. Idazkera berria 7/2012 Legearen araberakoa da (7/2012 LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa).
Zerrenda ikusi
1. FASEA. JARDUERA ETA/EDO OBRA-LIZENTZIA LORTU
Jarduera lizentzia lortzeko, teknikari eskudun elkargokide batek egindako proiektua aurkeztu behar da (jarduera nolakoa den eta ze lurzorutan kokatzen den, horrenbeste ale aurkeztuko dira)
Obrak egin izanez gero, dagokion udal lizentzia izapidetuko da.
2. FASEA. JARDUERA ABIAN JARRI
Behin jarduera jarri eta egokitu ondoren jarduera eta/edo obra lizentzian ezarritako baldintzekin bat etorrita, jardueraren hasiera komunikatu beharko da.
Merkataritzako lokala, establezimendu profesionala edo industriala abian jarri edo hasiko dela komunikatzeko, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez ziurtatuko da behar bezala jarrita dagoela eta egokia dela indarrean dagoen araudiaren arabera.
Ondorengo inprimakiak aurkeztuko dira:
Interesatuaren erantzukizunpeko adierazpena. Inprimakia: AJ-3 inprimakia
Elkargoko kide den teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri teknikoa. Inprimakia: ZT-3 inprimakia
Dokumentu horiek akatsik gabe aurkeztutakoan jarduera abian jarri ahalko da. Gerora Udalak jardueraren ikuskapena egin ahalko du.
TITULARTASUN ALDAKETAK
Titulartasun aldaketaren jakinarazpena