Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IRUDI KORPORATIBOAK EUSKARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK 2019

Estabezimenduetako irudi-korporatiboa euskaraz jartzeko diru-laguntzak emateko 2019ko deialdia


Zarauzko Udalak establezimenduetako irudi korporatiboa (erakusleihoetako errotulazioa, ibilgailuetako errotulazioa, poltsak, biltzeko papera, karta-azalak, orri idazpurudunak, bisita-txartelak eta taloitegiak, albaranak, fakturak...) euskaraz jartzeko ematen dituen diru-laguntzak bideratzea da deialdi honen helburua.

Laguntza hauekin euskararen erabilera soziala sustatu eta hedatu nahi da, eta horrenbestez, bere normalizatzea bideratu.

Pertsona edo entitate onuradunek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Irudi korporatiboko elementuak euskaraz bakarrik idatzita egotea, eta euskara zuzena eta egokia erabiltzea.
     
  • Ez da diru-laguntzarik emango irudi korporatiboa osatzen duten elementuetan izen berezia bakarrik agertzen denean; langintza motaren edo jarduera profesionalaren adierazlea hartuko da kontuan.
     
  • Udalak behin bakarrik emango du irudi korporatiboko elementuak euskaraz sortzeko edo gaztelaniazkoak euskaratzeko diru-laguntza. Diru-laguntza eskatzaileak konpromisoa hartuko du diruz lagundutako irudi-korporatiboko elementuak euskaraz izaten jarraituko dutela.


Diru-laguntza eskaerak egiteko epea 2019ko maiatzaren 27an bukatuko da.

Eskabideak herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke.

 Informazio gehiago: euskaraz@zarautz.eus

    Erantsitako fitxategiak:
 
Deialdia PDF [223Kbs.]

Eskabidea PDF [113Kbs.]

Zinpeko aitorpena PDF [100Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz