Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IRAKASLERIA

- Ehuneko ehun

Irakasleak dira gure antolamenduaren atalik garrantzitsuena, horiek baitira euskara ikasleengana helarazteko funtsezko ardatza. Horregatik eskatzen diegu trebakuntza eta gaitasun osoa, giza esparruan ez ezik esparru teknikoan ere, alderdi hauetan, besteak beste:

  • Gehienek badute lizentziaturaren bat; beste asko diplomatuak dira, eta gainontzekoak, legeak agintzen duen eran, homologatuta daude.

  • Euskara aldetik, EGA edo baliakidea eskatzen bazaie ere, gehienek Tekniko Gaituarena daukate

  • Irakasle izateko oposizioak gainditu behar dira; irakaslegaiek azterketa zorrotzak pasatu behar izaten dituzte Udal Euskaltegietan lanean aritzeko.

- Etengabeko berrikuntza eta prestaketa

Udal Euskaltegiek uste dute etengabeko berrikuntza eta prestaketa direla funtsezko bi oinarri, pedagogia metodo egokiak eta lan-teknika berriak garatu eta eskolaratzeko. Horrela, irakasleek zein ikasleek egunik egun egin beharreko bidea errazago eta eragingarriagoa izango da.




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz