Batera bizitzetik elkarrekin bizitzera
Gure herria historiako hainbat unetan izandako migrazio-mugimenduen ondorioa da. Batzuk Euskal Herriko beste herri batzuetatik etorri ziren, beste batzuk Espainiako estatuko lurraldeetatik, eta bereziki azken hamarkada honetan munduko bazter askotatik iritsi dira Zarauzko bizilagun berriak.
Migrazio horiek gure herria aberastu egin dutela eta aberasten jarraitzen dutela uste dugu, eta ez bakarrik gure bizi-kalitatearen oinarri den garapen ekonomikoan lagundu dutelako, baizik eta gero eta pluralagoa den herri bat daukagulako: 70 herrialdetako jendea bizi da eta 50 hizkuntza inguru mintzatzen dira.
Testuinguru honetan, bizilagun berrien integrazioa eta kultura-aniztasuna, bertatik bertara, herri ikuspegi batetik kudeatu behar diren gaiak direla uste dugu, betiere aniztasuna oinarri izango duen gizarte bateratu bat lortzeko..
Eta horretan dabil Udala bi irizpide hauei jarraituz:
1- Denok gara zarauztarrak, bertan jaiotakoak zein beste nonbaitetik etorritakoak izan.
2- Integrazioa bi norabideko prozesu gisa ulertzen dugu; inguru berrira egokitzeko ahalegina ez da bakarrik etorriberriarena izango, bertakoei ere badagokie gero eta pluralagoa den Gizarte batera egokitzeko urratsak ematea
IMMIGRAZIO ZERBITZUA / GIZARTE ZERBITZUAK
Helbidea: Zigordia Kalea 33
Telefonoa: 943 00 51 27
Helbide elektronikoa: jaranguren@zarautz.org
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00tik 14:00era
Facebook: facebook.com/Zarauzkoudala.aniztasuna.diversidad
Bloga: http://migrazioa.blogspot.com.es/
PROGRAMAK
Zarauzko Immigrazio Plana
Datu estatistikoak
HARRERA programa. Ongi etorri Zarautzera
Emakumeak
Zarauztik Mundura Jaia
Telebista erreportajea
Arabierazko Eskolak
Ikastetxeak
Kogarapena