Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IKASLERIA

Kultura eta ideia-aniztasuna da Udal Euskaltegietako ikasle eta irakasleen arteko elkarbizitzak duen osagairik aberasgarriena.

Ikasleak gureganatzeko aldian-aldian gizarteari aurkezten dizkiogun kanpainetan ahalegin handia egin ohi dugu ikasle izan litezkeenen gogoa piztu, borondateari eragin eta euskararekiko interesa sustatzeko, presio eta derrigortasun-kutsua izan dezaketen mekanismo antzuak alde batera utzita.

Jendearen gogo eta borondatea pizte aldera, kolektibo desberdinetara (guraso taldeak, merkatariak, jubilatuak, etorkinak...) ere ari gara bideratzen gure gestio komertziala, edozein ordutegi, bakoitzaren maila eta kolektiboaren beharretara egokiturik, aukera-aukerako eskaintzak dauzkagu, nahi-eran euskara ikasteko.

Gure zeregina helduei euskara irakastea denez, garrantzi handia ematen diegu pertsona eta norbanakoen harremanei. Horregatik, atseginez ikusi ohi dugu, sarritan, Euskaltegiko harremanak ez direla han amaitzen, baizik eta ikasgela eta lantokitik haratago hedatu eta beste esparru batzuetan ere jarraitu egiten dutela; adibidez, kale-giroan eta esparru ludikoan.




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz