Helbidea: Kale Nagusia 29
Telefonoa: 943 00 51 00
Faxa: 943 00 52 00
e-maila: udala@zarautz.org
Jendaurreko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:30 > 14:30
Ondoko zerbitzu hauek sartzen dira:
IDAZKARITZARA ATXIKITAKO ZERBITZUAK:
1. AHOLKULARITZA JURIDIKOA Udaleko eta bere erakunde autonomoetako arlo guztiei: txostenak, akordio-proposamenak, etab. egitea.
2. HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA
3. AKTAK IDAZTEA ETA UDALEKO ORGANO DESBERDINEK HARTUTAKO ERABAKIAK BETETZEA. Alkateak, Gobernu Batzarrak, Udalbatzarrak edo zinegotzi-ordezkariek hartutako erabakiak, eginkizun horien arduradunak izapidetu eta betetzen ditu.
4. ESTATISTIKA. Arlo honetako arduraduna bere eginkizunen barnean Biztanleen udal-errolda eta hauteskunde-zentsua eguneratuta edukitzeaz arduratzen da; hauteskundeetako prozesuak, estatistikak egitea eta kale-izendegia eguneratzea.
5. KONTRATAZIOA. Udaleko edozein departamentuk edo erakunde autonomoek (Turismo bulegoa, Haurtzaindegia eta Kiroldegia) eragiten dituzten kontratazio-espediente guztiak izapidetzen ditu.
6. GIZA BALIABIDEAK. Langileak eta funtzionarioak kontratatzeko hautaketa-prozesuak egiten ditu. Udalean eta bere fundazio publikoetan sortzen diren langileei buruzko gai guztiez arduratzen da.
7. INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK: Udaleko eta bere erakunde autonomoetako premia guztiei erantzuteko.
BESTELAKO ZERBITZU OROKORRAK:
8. ITZULPENGINTZA. Euskarazko itzulpenak egiten ditu, baldin eta lanpostu desberdinetako langileek egiterik ez badute.
9. JAKINARAZPENAK. Jakinarazle lanpostu bat dago: Udaleko departamentu guztiek egin beharreko erabaki, idatzi... eta abarren jakinarazpen guztiak egiten ditu.
10. ARTXIBOA. Dokumentazioa Udaleko artxibo historikoan eta kudeaketa-artxiboan jaso, antolatu eta zaintzeaz arduratzen da, eta herritarren kontsultei erantzuten die.