Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

HONDARTZA

Zalantzarik gabe hondartzak eman dio izaera turistikoa herriari eta honek bere garapenean lagundu du. Herrian bertan dagoelako eta oso zabala delako, Gipuzkoako hondartzarik erakargarrienetakoa da. Itsas zabaleko hondartza denez, marea eta olatuen eragin handia du; horregatik naturaz gozatzeko leku paregabea da. Ia 2 kilometro luze den hondartza honek haize eta ekaitzak ere jasaten ditu.

Duna eta padurak ere badira hondartzaren ekialdean eta inguru honek bertako naturaren irudi erakargarria eskaintzen du. Bestalde hondartzaren mendebaldean txalupatxoentzat dagoen moilak itxura ikusgarria eta xarma berezia ematen dio herriari.

Hondartzaren alderdi azpimarragarrienetakoak itsasertzeko zonatik ikusten diren bista zoragarri eta paisaia paregabea dira: mendebaldean Getaria eta ekialdean Malla Arri eta Talaimendi.

Itsasertza edo malekoiak itsas-guneari balio turistiko izugarria eman dio.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz