► HERRI-BARRUKO GARRAIOA
Zarautzen herritarren garraiorako autobus-zerbitzua daukagu: dagoeneko bi linea ditu, eta Udalak autobus zerbitzu hori hobetzeko apustua egin du.
Zarauzko Mugikortasunaren Planaren barruan, Agenda 21 programak sustatzen dituen ekintzatako bat da herri-barruko garraioa bultzatzea (iraunkortasuna helburu baitu programak).
Horretarako, Udalak autobus berriak ditu, erosoak, herri barruan ibiltzeko egokituak eta, halaber, ezinduentzat arrapala eta guzti dutenak.
Herri barruko garraioaren prezioak hauek dira:
- Bidaia bat: 0,60 euro
- 20 bidaia: 8 euro (0,40 bidaia bakoitzeko)
- 60 bidaia: 17 euro (0,28 bidaia bakoitzeko)
Txartelak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan izango dira eskuragarri (Kale Nagusia 29).
Herritarren batek zerbitzu horren inguruan oharrik, iradokizunik edo kexarik baldin badu, aukera izango du horiek azaltzeko, bai web orriaren bidez edo bai udaletxera bertaratuta; izan ere, hilak pasa ahala jakingo dugu herri barruko garraioaren inguruan hobekuntzarik edo aldaketarik egin behar den, eta zuen laguntza baliagarri izango zaigu.
Ordutegia eta ibilbidea erantsitako fitxategietan ikus daitezke:
► HERRIZ KANPOKO GARRAIOA


Euskotren: http://www.euskotren.es
Autobus: Donostia – Zarautz – Zumaia
Tren: Donostia – Zarautz – Bilbo
Alsa Turitrans: autobusa Bilbora www.alsa.es
La Burundesa: autobusa Iruñera Tel: 948 221766
La Guipuzcoana: autobusa Azkoitira www.laguipuzcoana.net
Transportes Pesa: www.pesa.net / Tel: 902 10 12 10
Autobus Zarautz - Eibar - Loiu (Aeropuerto)