Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

HASIERA ORRIA

GAZTERIA SAILA
Helbidea: Zigordia kalea 34
Telefonoa: 943 00 51 22
Faxa: 943 00 52 07

Arduraduna: Onditz de Leizaola, Gazteria Teknikaria

e-maila:
gazteri@zarautz.org

Zarauzko Udalak, gazteek edo gazte elkarteek interesgarri jotzen dituzten ekimenak garatzeko baliabideak eskaini nahi ditugu Gazteria Sailetik.

Gaztelekua da gazteriaren dinamizaziorako ezinbesteko elementua, honen bidez aisialdirako alternatibak eskaintzeko gunea sortu baita; adin mugarik gabeko gazteek ekipamendua erabili eta ikastaro, kontzertu, ikuskizunetan... parte hartu dezakete.

12-18 urte bitartekoek Gaztelekuko Egongelaz gozatzeko aukera dute.

Gaztelekua ekipamendu multifuntzionala da, eta Gazteria Sailak antolatutako ekimenez gain gela balioanizdunak herritarren eskura daude. Ikasleek Irakurketa Gela erabili dezakete. Internetera sarrera eskaintzen duen KZgunea ere Gaztelekuan kokatzen da. WIFI zerbitzua.

Informazio Bulegoak ikasketak, lana, aisialdia… eta beste gaiei buruzko informazioa jartzen du gazteen eskura.

Urtero Gazteria Sailak dirulaguntzen deialdia egiten du gazte eta elkarteen partaidetza sustatzeko.



Gazte Informazio Bulegoa

Gaztelekua

Diru-laguntzak

Kale Heziketa

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz