Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

GURMENDI UDAL APARKALEKUA (HERRI JABARIKO EMAKIDA 60 URTERAKO)

 

Udalbatzak, 2009ko abenduaren 16an egindako bilkuran, erabaki zuen Zarauzko Gurmendi Plazako bizilagunentzat lurpeko aparkaleku zerbitzua ezartzea, eta, administrazio-organo berezirik gabe, Udalak zuzenean kudeatzeko era onartzea. Era berean, erabaki zuen aparkaleku-plazen erabilera pertsona erabiltzaile bakoitzari dagokion herri-jabariko emakida eratu eta ematearen bidez gauzatuko dela.
 
Aparkalekuak 165 plaza ditu. Plaza irekiak dira, bi solariutan banatuta daude eta turismo motako ibilgailuak aparkatzeko dira.
 
Arau horien xedea esleipen-prozesua arautzea da, eta horrekin batera, plazen prezioak eta urteko kanona finkatzea eta emakiden titularren eskubide nahiz betebeharrak zehaztea.
 
 
    Erantsitako fitxategiak:
 
Arauak PDF [233Kbs.]

Aparkalekuaren planoa 1 PDF [207Kbs.]

Aparkalekuaren planoa 2 PDF [207Kbs.]

Eremuaren planoa PDF [234Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz