Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOKO UREN ZIKLO INTEGRALAREN ZERBITZUAREN ORDENANTZA

Udal Gobernuak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren esku utzi nahi du URAREN ZIKLO INTEGRALA (ur hornidura eta ur fekalen saneamendua), hau da, “goiko” eta “beheko” sare bien kudeaketa eta beharrezko inbertsioak egitea ere bai.

Kudeaketa horren lagapena lankidetza-hitzarmen baten bidez gauzatuko da eta urtebeteko iraupena izango du. Epe hori bukatutakoan, eta hala badagokio, Udalak erabaki dezake ordenamendu juridikoak momentu bakoitzean uzten duen beste moduren batean ematea zerbitzua, horretarako dagozkion erabakiak hartuta, indarrean dagoen legediak eskatutako pausuak emanda, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioari sei hilabete lehenago jakinarazi ondoren.

Lagapen horrek berekin dakar ondoriorik gabe uztea gaur egungo ZARAUZKO UDAL MUGAPEAN URAREN ZIKLO OSOAREN KUDEAKETA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA (GAO 75 zk., 2004ko apirilaren 23koa), eta GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOKO UREN ZIKLO INTEGRALAREN ZERBITZUAREN ORDENANTZA onartzea.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133. artikuluan xedatutakoa kontuan izanda, herritarrei kontsulta publiko bat egingo zaie, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta erakunde ordezkagarrienek zein iritzi duten jasotzeko.

Lagapenarekin honakoa lortu nahi du Udalak:

Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

  • Enpresa espezializatuek berritzea eta mantentzea instalazioak
  • Mantenimendu-kostuak merkatzea
  • Uraren kostua merkatzea
  • Inbertsio handiagoak
  • Kudeaketa profesionalizatzean harreman hobea lortuko da herritarrarekin

Onartzeko beharra eta aukera

  • Zarauzko Udala Gipuzkoako Uren Kontsortzioan sartuta dago, eta Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeak aukera ematen die udalei ur eta saneamendu zerbitzuak modu kontsortziatuan emateko.
  • Saneamendua eta ur hornidura eta sare horietan egin beharreko inbertsioak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren bitartez egitea nahi du Udalak.

Arauaren helburuak

  • Tarifa aplikagarriek oreka ekonomiko-finantzarioa eta zerbitzuaren autofinantziazioa ahalbidetzea irabazteko inolako asmorik gabe.

 

Proprosamenak helarazteko e-maila honakoa da: herrilanak@zarautz.eus

Epea : 2018ko uztailaren 18a



GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOKO UREN ZIKLO INTEGRALAREN ZERBITZUAREN ORDENANTZA



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz