Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

FINKA-ITXITURAK

A) Finka-itxiturak landa-lurretan

Baimena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Itxiturak egiteko heskaiak, egurrezko edo metalezko hesiak eta bistako harriz egindako hormatxoak erabiliko dira. Ahal bada bistako hormigoi-bloke aurrefabrikatuz egindako hormatxoak eta landarerik gabeko alanbre-sarea Ez dira erabiliko. Edonola ere debekatuta dago itxiturak egiteko txarrantxa erabiltzea.
  • Itxiturek ezingo dute bide publikoen ikuspena oztopatu, eta horretarako Azaroaren 25eko 17/1994 Foru Arauak Gipuzkoako bide eta errepideenak (GAO 229 zk gehigarria) araututako tarteak errespetatu beharko dira.

B) Finka-itxiturak hiri-lurretan

Baimena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Finkak euren artean banatzeko itxiturek eta bide publikoaren mugakide direnek gehienez 2 metroko altuera izango dute eta hesi, heskai edo hormak erabiliko dira horiek eraikitzeko. Bide publiko batera ematen duen fatxada-itxieraren paramentu itsuak, bide publikoko sestratik gora ez du metro bateko altuera gaindituko eta gainontzekoa hesi, heskai edo oholesiak erabiliz eraikiko da.


Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz