Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
disminuir fuente ampliar fuente

EUSKARA.DAT JARDUNALDIAK

Euskaraz diharduten hedabideak ugaritu egin dira azken urteotan, Euskal Herrian zein Zarautzen. Gaiaren inguruan plazaratutako datuek, ordea, agerian uzten dute hedabideen euskarazko kontsumoa nahikoa apala dela. Bestela esanda, euskaldunen hedabideen kontsumoa erdaraz egiten da bere alorrik nagusienean.

"Komunikazioaren aroa" deitu den honetan hedabideek berebiziko garrantzia hartu dute eta sektore estrategikoa dira euskararen berreskurapenerako ahaleginean. Abiapuntua hori izanik, gure asmoa euskarazko hedabideen kontsumo apal horren arrazoietan sakontzea izan da: zein faktorek eragiten dute kontsumoan? Zer gertatzen da euskarazko merkatuarekin? Zer da hedabideek egin behar dutena horren aurrean? Eta administrazioek?

Helburu horrekin 1.021 zarauztarri hedabideak kontsumitzeko dituzten ohituren inguruan galdetu diegu eta jasotako erantzunak eman dute euskara.dat: hedabideak antolatzeko lehengaia.

Klik hemen txostenak ikusteko



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative