Zarauzko Udalak diru-laguntzak emango dizkie 2017-2018 ikasturtean zehar euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztarrei.
Onuradunek honako baldintzak bete beharko dituzte:
Diru-laguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea.
Ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez.
ESKARIAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA
Eskariak Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29) aurkeztu behar dira, Udalak horretarako jarriko dituen eskaera-orriak baliatuta, 2018ko uztailaren 13a baino lehen.
|
|