Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ERROTULUAK EUSKARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK 2019

Establezimenduetako errotulazio elementuak euskaraz jartzeko

diru-laguntzak emateko 2019ko deialdia


Zarauzko Udalak establezimenduetako errotulazio elementuak euskaraz jartzeko ematen dituen diru-laguntzak bideratzea da deialdi honen helburua. Laguntza hauekin euskararen erabilera soziala sustatu eta hedatu nahi da, eta horrenbestez, bere normalizatzea bideratu.

Pertsona edo entitate onuradunek honako baldintzak bete beharko dituzte:
 

  • Errotulua euskaraz bakarrik idatzita egotea, eta euskara zuzena eta egokia erabiltzea.
     
  • Ez da diru-laguntzarik emango errotuluan izen berezia bakarrik agertzen denean; langintza motaren edo jarduera profesionalaren adierazlea hartuko da kontuan.
     
  • Establezimenduetan kanpora begira jartzen diren inskripzioak euskaraz bakarrik idatzita egotea. Udalak eskatzaile bakoitzari behin bakarrik emango dio errotulua euskaraz jartzeko diru-laguntza.
     
  • Diru-laguntzaren onuradunak, bere aldetik, konpromisoa hartuko du diruz lagundutako errotuluak hala izaten jarraituko duela hortik aurrera, inoiz gaztelaniazko errotulua jartzeko aukera guztiz baztertuta.


Diru-laguntza eskaerak egiteko epea 2018ko maiatzaren 27an bukatuko da.

Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke. Informazio gehiago: euskaraz@zarautz.eus


   

    Erantsitako fitxategiak:
 
Deialdia PDF [223Kbs.]

Eskabidea PDF [113Kbs.]

Zinpeko aitorpena PDF [100Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz