">
Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
disminuir fuente ampliar fuente

EMAN HEGOAK EUSKARARI

Aurtengo udan eraman ezazu euskara hegan gure herriko
txoko guztietara Txantxangorriaren abestiarekin.


Sortaldeko argi berriari
Ari zaio aspaldi
Arratseko azken izpiari
Egun eta gizaldi

Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,
Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan,
hitzak Sortu du doinua

Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative