|
|

Helbidea : Zigordia kalea 13 Telefonoa: 943 00 51 09 Faxa: 943 00 52 02 / 943 89 42 17 e-maila: bizigune@zarautz.org
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00 > 13:30
Jendaurreko ordutegia: Herritarren arreta zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 10:00 > 13:30
Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak BIZIGUNE programa bultzatu nahian elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute.
Programa honek merkatu libreko etxebizitza bat erosteko adina diru ez duten pertsonak Euskadiko etxebizitza hutsetan bizi ahal izatea du helburu.
Zein da BIZIGUNE programaren helburua?
Bere helburua funtsean hauxe da: etxebizitza hutsen jabeek etxebizitza horiek VISESA enpresaren esku uztea, hileroko errenta baten truke. (Etxebizitza Zarauzko udalerrian baldin badago, kudeaketa Zarauzko Udalaren bitartez egiten da).
Era berean, VISESA arduratuko da etxebizitza hori Eusko Jaurlaritzako ETXEBIDE zerbitzuan izena emanda duen pertsona edo bizikidetza-unitate baten esku jartzeaz. Eta pertsona edo bizikidetza-unitate horrek VISESA enpresari hilero alokairu sozial bat emango dio.
PROGRAMAREN BARNEAN DAGOEN ETXEBIZITZA BAT ESKURATZEKO BETE BEHAR DIREN BALDITZAK
ETXEBIZITZA BATEK BIZIGUNE PROGRAMAREN BARNEAN EGOTEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK ETA ETXEBIZITZAREN JABEARENTZAKO ABANTAILAK
|
|
|