Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

BALDINTZA OROKORRAK

Eskatzaileek bide publikoan edo eraikinen
kanpoaldean egin nahi dituzten obrak dira.

AGIRIAK: Eskabidea eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko agiriak. 
BAIMENA EMATEKO EPEA: Eskabidea aurkezten denetik hilabete.
ONDORIOA: Ezestea

             

Ordutegia Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era.
Telefonoa 943 00 51 08   
Faxa 943 00 52 02
E-maila
herrilanak@zarautz.eus

Baimena emateagatik ordaindu beharreko zerga ordenantza fiskala zehaztutakoa izango da.

Baimendutako obrez gain ezingo da besterik egin. Obrak, aurkeztutako agirien arabera egin beharko dira. Aldaketarik egin beharko balitz, aurrez udalbatzak onartu beharko luke.

Udalak baimena eman eta 6 hilabete pasa baino lehen hasi beharko dira obrak eta baimena eman eta urte bete baino lehen amaitu beharko dira.

Obrak amaitutakoan baimenaren baldintzetan eskatutako agiriak aurkeztu beharko dira.

Udalak hirigintzako legaltasunarekin eta indarrean dauden ordenantzekin bat datorren obra-baimena emango du, jabetza eskubidea salbu eta hirugarrenekiko kalterik gabe. Jabetza Horizontalaren legeak araututakoari eragiten badie, dagozkion baimenak eskuratu beharko dira.

Obraren sustatzailea segurtasunaren eta erantzukizun zibilaren arloan indarrean dagoen legediak dioenaren menpe egongo da.

Landa-ingurunean egin beharreko obretan Udal Jabetzapeko edo Administraziopeko Bideen Aprobetxamendu Berezia Arautzeko Ordenantzak dioena bete beharko da.

 

    Erantsitako fitxategiak:
 
Eskaera orria DOC [52Kbs.]



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz