Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AUTOAN ELKARREKIN

AUTOAN ELKARREKIN proiektua gure herriko Udal Elkartearen ekimena da, autoa era egokiagoan erabil dezaten herritarrek. Zerbitzuaren helburua bidairako automobila beste batekin banatzeko interesa duten pertsonak elkartzea da.

HELBURUAK: 

  • Eskualdeko herritarrei beste aukera bat eskaintzea eguneroko joan-etorrietan, eta kontuan hartuko dira iraunkortasun neurriak mugikortasunean.
  • Ibilgailu pribatuek sortzen duten kutsadura eta kontsumo energetikoa gutxitzea.
  • Ingurune publikoaren erabilera hobetzea


NOLA ERABILI ZERBITZUA?

Lanera joateko
Eskualde inguruko lantoki batera joaten bazara, eta beti ibilbide horixe egin behar baduzu zure ibilgailu pribatuarekin, edo pertsonak bilatzen ari bazara autoa beste batzuekin banatzeko.

Unibertsitatera joateko
Unibertsitatean ikasten edo lan egiten baduzu, eta eskualdetik unibertsitate batera joateko norbait bilatzen ari bazara.

Bidaiatzeko
Noizbehinkako edo ohikoak ez diren bidaiak egiten badituzu, Euskal Herrian bertan edo Euskal Herritik kanpo, hemen aurkituko duzu nor dagoen interesaturik bidaiaren gastuak elkarrekin banatzeko.

NOLA DABIL?

Zerbitzu honen bidez zurearen antzeko bidai bat egiteko izena eman duten pertsonak ikusiko dituzu. Posta elektronikoaren bitartez harremanetan jarri ahal izango zara haiekin. Zer zaletasun duten ikusiko duzu, autorik duten edo ez, bidaia egiteko arrazoiak, eta beste hainbat datu ere bai, bidai lagunak errazago elkartzeko. Mezu elektronikoa bidali ahal izango diezu zure ustez bidaia batera egiteko egokiak diren pertsonei. Dena egingo duzu berehala eta bitartekaririk gabe.

>> Sartu <<



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz