Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

24. EREMUA. ERROTABERRI. BIRPARTZELAZIO PROIEKTUA

ERROTABERRI INDUSTRI SEKTOREKO BIRPARTZELAZIO PROIEKTUA.
BEHIN BETIKO ONESPENA.
 

2010eko maiatzaren 20an egindako bilkuran, Zarauzko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen behin betikoz onestea Zarauzko 32. –errotaberri– industri sektoreko UEU-ren (egungo plan orokorreko 24. eremua, 1. sektorea –orerrotaberri–) birpartzelazio proiektua, sektoreko Kontzertazio Batzordeak sustatua. Onartutako proiektua Juan Ignacio Izeta eta Rosbe Garcia abokatuek eta Javier eta Patxi Corta Echaniz eta Javier Corta Martinez arkitektoek sinatu dutena da (2010eko martxoko dokumentua).
 
Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2010eko ekainaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (107 zenbakia) argitara eman dira.
 

ERROTABERRI INDUSTRI SEKTOREKO BIRPARTZELAZIO PROIEKTUA.
DOKUMENTU BATEGINA.


Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko maiatzak 19an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

2010eko maiatzaren 20ean egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen behin betikoz onestea Zarauzko 32. –errotaberri– industri sektoreko UEU-ren (egungo plan orokorreko 24. eremua, 1. sektorea –or errotaberri–) birpartzelazio proiektua, sektoreko Kontzertazio Batzordeak sustatua. Onartutako proiektua Juan Ignacio Izeta eta Rosbe Garcia abokatuek eta Javier eta Patxi Corta Echaniz eta Javier Corta Martinez arkitektoek sinatu dutena da (2010eko martxoko dokumentua)

2010eko urriaren 28an Tokiko Gobernu Batzarrak akordioaren aurka tartejarritako berreztartzeko bi errekurtsoak erabaki zituen. Behin betiko onespeneko akordioa irmoa da bide administratiboan.

Birpartzelazio Proiektua Jabetza Erregistroan inskribatzeko asmoz, Kontzertazio Batzordeak proiektuaren testu bategina aurkeztu zion Udalari (2011ko maiatzako dokumentua); dokumentu horrek behin betikoz onartutakoa batu eta onartutako berraztertzeko errekurtso batek eragindako zuzenketak jaso ditu; halaber, dokumentuak Alkatetzak 2010eko azaroaren 11ko eta 2011ko maiatzaren 2ko Dekretuen bidez onartu zituen akats zuzenketak jaso ditu.

Dokumentu bategin honek ordezkatu eta balio gabe utziko du  Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko otsailaren 17an onartu zuena (2010eko abendukoa).

Hirigintza, Plangintza eta Ingurumeneko zerbitzuak txostena egin ondoren eta Hirigintza arloko zinegotziak hala proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

1.- Sektoreko Kontzertazio Batzordeak sustatu duen Zarauzko 32. –errotaberri– industri sektoreko UEU-ren (egungo plan orokorreko 24. eremua, 1. sektorea –or errotaberri–) birpartzelazio proiektu bategina onartzea.

2.- Ezestatu eta baliogabe uztea Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko otsailaren 17an hartu zuen erabakia, 2010eko abenduko proiektu bategina onartu zuena.

ERROTABERRIKO BIRPARTZELAZIO PROIEKTUA. Zuzenketak jabetza erregistroan inskribatu ahal izateko.


Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko maiatzaren 19ko akordioaren bidez erabaki zuen, Zarauzko 32. –errotaberri– industri sektoreko UEU-ren (egungo plan orokorreko 24. eremua, 1. sektorea –or errotaberri–) birpartzelazio proiektuaren testu bategina, sektoreko Kontzertazio Batzordeak sustatua dena onestea.

Jabetza Erregistroak hala eskatuta, sektoreko Kontzertazio Batzordeak birpartzelazioa inskribatzeko hainbat zuzenketa eta argibide dituen dokumentua aurkeztu du Udalak onartu dezan. Dokumentua 2011ko uztailaren 26koa da eta Juan-Ignacio Izeta y Rosario-Bárbaro (ROSBE) García abokatuek sinatu dute.

Hirigintza, Plangintza eta Ingurumeneko udal departamentuak dokumentuari buruzko aldeko txostena egin du.

Espedientea ikusi ondoren, eta Hirigintza, arloko zinegotziak hala proposatuta, ERABAKI DUT:
2011ko maiatzaren 19an onartu zen Errotaberri industri sektoreko birpartzelazio proiektuaren testu bateginan antzemandako akatsak zuzentzea, Kontzertazio Batzordeak aurkeztu duen zuzenketa eta argibideen dokumentuaren arabera (2011ko uztailaren 26ko datakoa).

Zarautzen, 2011ko uztailaren 28an
Alkatea

 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz