Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

21-1 AREA. ABENDAÑO. 14, 15 ETA 33. PARTZELEN XEHETASUN AZTERKETA

2014ko urtarrilaren 31n egindako bilkuran, Zarauzko Tokiko Gobernu Batzarrak honakoa erabaki zuen: Behin betiko onespena ematea Abendaño industrialdeko 14, 15 eta 33 partzelen Xehetasun Azterketari (Plan orokorreko 21. eremuan dago, 14 eta 15 partzelak industrialak dira eta 33 partzela, berriz, jabetza pribatuko baina erabilera publikoko bigarren mailako bideak). Gesalaga Precocinados SA sozietateak abiarazi du Xehetasun Azterketa hori.

Onartu den dokumentua 2013ko urrikoa da, Josu Aranguren industria ingeniariak sinatutakoa. Onespena baldintzekin eman da.

Akordioaren testu osoa eta haren aurkako errekurtso-erregimena 2014ko otsailaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (25 zenbakia) argitara eman da.

Dokumentua   

 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz