Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

17-2. AREA. IRITA. DESJABETZE-PROIEKTUA

2009ko otsailaren 12an egindako bilkuran, Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen:

1- Espedientearen izapideetan aurkeztu diren alegazioei erantzuna ematea, Aytasa eta AH Norte aholkularitza enpresetako teknikariek egindako txostenetan adierazitakoaren arabera (2009ko urtarrileko txostenak). Eta horren ondorioz:

a) Finken balorazioaren inguruan aurkeztutakoak zati batean onartzea (Antonio-María Osa, Jesús Echaniz, Jose-Ramón Echave, Landu Promozioak SL eta Inmobiliaria Orio Txoko Txiki SL). Ondorioz, desjabetze ondorioetarako lurzoruaren azken balioa honakoa izango da: 56,63 €/m2; balio honi % 5 erantsiko zaio afekzio saria dela eta. Balio hau desjabetze-proiektuak eragindako finka guztiei aplikatuko zaie.

b) Balio justuaren ordainketa fasera geroratzea, ordainketa hori balio berdina duten partzelak esleitzearen bidez gauzatzeko aukerari buruzko erabakia (Inmobiliaria Orio Txoko Txiki SL)

c) Gainontzeko alegazioak ezestea.

2- Zarauzko Industrialdea SA sozietateak, desjabetzearen onuraduna den aldetik, aurkeztu zuen Zarauzko hiri antolamenduaren plan orokorreko 17-2 areako –OR IRITA- plan bereziaren baterako tasazioko desjabetze-proiektuari behin betiko onespena ematea. Onespena eman da, alegazioak zati batean onartzearen ondoriozko aldaketekin; aldaketa horiek Zarauzko Industrialdea SA sozietateak aurkeztutako 2009ko Addendan daude jasota.

Eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (2008ko azaroaren 26an). 

 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz